#sintechoconderechos Bizitegi elkarteak antolatuta, 2015eko abenduaren 10ean ospatzen den Giza Eskubideen Nazioarteko Egunaren inguruan, Bizkaian garatzen ari den sentsibilizazio kanpaina da. Jarduera ezberdinen artean, Giza Eskubideen hainbat artikuluren inguruan sentsibilizazio bideoen kanpaina bat abiatu dugu, eta hurrengo hilabeteetan zehar argituko ditugun beste kaleko ekintza ugari ere. Elkarbizitzarako guneak sortu nahi ditugu, zubiak eraiki eta etxerik gabeko pertsonekin hiritar solidarioago, zuzenago eta konprometituagoak lortu nahi ditugu.
Kanpainak honako helburu hauek bilatzen ditu:
- Etxerik gabeko pertsonenganako jarrera ezkorra aldatu nahi dugu, kaleko ekintza berritzaile baten bitartez gizartea mobilizatuz.
- Etxerik gabeko pertsonak dauden egoeraren inguruan Bilbo eta Bizkaiko herritarrak sentsibilizatu gizarte justuago bat lortzeko. Ikusezin bilakatu arte etxerik gabeko pertsonen irudia kaltetzen dituzten aurreiritzi, estigma eta topikoekin amaitu.
- Etxerik gabeko pertsona ikusgai egin. Dituzten eskubideak aldarrikatzea honako Giza Eskubide hauek onartzera begira: bizitza duina izateko eskubidea, etxebizitza bat izateko eskubidea, adierazpen askatasun eskubidea, bizimodu libreki erabakitzeko eskubidea, besteak beste.
- Beraien historiak islatzen dituzten sentsibilizazio bideoen bitartez, erabiltzaileen artean korronte positibo bat sortu nahi da pertsona hauek ikusgai bilakatu eta beraienganako enpatia sustatzen lagunduz.
- Bizkaitar gizarteko eremu ezberdinetako pertsonai ospetsuei erabiltzaileek egindako elkarrizketa sail baten bitartez atxikimenduak lortu gizartean.
- Bizitegik dituen baliabideak eta azken 35 urteetan zehar eskainitako zerbitzuak ezagutzera eman etxegabe dauden pertsonen, buru-gaixotasunen bat duten pertsonen edo drogomenpekotasuna duten pertsonen ardura izanez.