Elkartea

BIZITEGIk 1980an ekin zion bere jardunari, Bilboko Otxarkoaga auzoan, komunitate-lana oinarri zuela. Geroago, 1988an, irabazi-asmorik gabeko elkarte bihurtu zen, eta 1997an Balio Publikoko Entitatea zelako aitorpena jaso zuen.

2014_Equipo Bizitegi_

Xedea

Elkarte-izaerako erakunde bat gara, bazkideek, profesionalek, erabiltzaileek eta boluntarioek osatua, eta Bizkaian baztertuak izateko arriskuan dauden pertsonak eta bazterturik dauden pertsonak gizarteratzea da gure lana. Horretarako, esku hartzeko prozesuak egiten ditugu, pertsona horien bizi-baldintzak hobetzeko, eta, horrez gainera, sentikortzeko eta salatzeko ekintzak egiten ditugu, gizarte bidezkoago bat eraikitzeko kontzientzia sorrarazteko. Xede hori betetzeko, pertsona da funtsezko balioa, eta komunitatea da pertsonaren garapenerako lekua.

Ikuspegia

Horrelako erakundea izan nahi dugu:
Sendoa eta parte-hartzailea, proiektua osatzen duten pertsona guztien konpromiso handia izango duena eta partaidetzazko gobernantza baten bidez jardungo duena.

Eraginkorra eta iraunkorra, emaitza objektiboak eta neurgarriak lortuko dituena, arduraz erabiliko dituena eskura dituen baliabideak, kudeaketa aurreratuko eredua baliatuko duena eta finantzatze-bideak dibertsifikatu eta berrituko dituena; betiere, bere xedea beteko duela eta eragin luzea izango duela ziurtatzeko.

Ilusioz betea eta berritzailea, partaide guztien atxikitze gogotsua eta ilusiozkoa behar duena, sormenaren bidez jardun-modu berriak eratzeko.

Erreferentziazkoa gizartean, onartua eta eragiteko gaitasuna izango duena, gizartearentzat erabilgarri izango diren zerbitzuak emango dituena, itun iraunkorrak landuz Administrazioekin eta gure helburu eta balio berberak dituzten erakundeekin.

Pertsona boluntarioen hartzailea, bazterketaren aurkako borrokan haien konpromiso pertsonala eta soziala eskaintzen duten pertsonen ekarpenentzat gune eragingarriak sortzeko gai izango dena.

Balioak

Partaidetza, proiektuaren funtsezko balioa da, pertsona aintzatetsi eta haren protagonismoa nabarmentzen baititu. Pertsona guztiek elkartearen jardunean eta komunitate-testuinguruetan partaidetza gogotsua izan dezaten sustatzen eta balioesten dugu, norberaren egitekoetatik abiatuta eta proiektu komun baten kontzientzia izanda.

Elkartasuna, guztion interesean lan egitean ulertzen dute pertsonek haien gaitasunek zentzua eta gizarte-erabilgarritasuna erdiesten dutela.

Gardentasuna,zintzotasuna ziurtatzeko estrategia, kudeaketa-lan eta esku-hartzeen prozesuak betetzean.

Ardura, pertsona guztiek jarrera arduratsua izan behar baitute proiektuan eta, gainerako pertsonekin batera, taldeko eta elkarteko prozesuetan parte hartzean.

Anuncios